XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denborarekin, bi bizitza zituan Muniota-zar baserria, dana berentzat erosi zuten, ta onera aldatu ziran bizitzez, Muniota-berri`n maiztar bat jarrita.

Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Maria Josefa, 82 urterekin liburu au egiteko argibiderik geien eman diguna; Josefa Inazia; Prantxisku Mari, Muniota-zar`en bizi dana, ta bertsolaria bera ere; Jose Mari, 18 illabete zituala garrotilluarekin illa; Maria, Ameriketara joana ta an illa, bi alaba utzita, Agustina, Marzelina, Manuel ta Antonia.

Errikotxia, edozein baserri lanetan, langille piña ta onenetakoa omen zan, bein artara jarri ezkero, bañan bromarako ta festarako gogo geiago zuana.

Artarako jaioa zan, ta festarik festa ibiltzen zan.

Bein batez, Berastegi`ko festak ziran.

Dakigunez, angoxea zuan ama.

Errikotxiak patata atera bearra zeukan.

Ba, gauez, illargitan patata ateratzen jardunda, goizeko lauretan abiatu zan Berastegi`runtz, Belabieta`tik barrena, oñez....

Ola ibiltzeko, lagun aundi bat zuan: Usarbe baserriko Patxi Errekondo.

Muniota`tik Usarbe`ra ordu laurden bateko bidea izango da.

Patxi txistularia zan; Errikotxia, berriz, danbor-jotzallea.

Patxik, gerrian sartuta eramaten zuan txistua.